';

Turismo de montañosa en el norte de España. Visita uno de los valles con más encanto de todo el país. Situado en el Pirineo Navarro. Valle del Roncal. Zatoz Erronkaribarrera eta ezagutu haren sekretu guztiak! Zozketan parte hartu, eta lortu Erronkaribarrera bidaia bat edo Erronkari Jatorri-Deitura duen gazta-sorta bat. Erregistratu zure helbide elektronikoa jarriz eta zozketan parte hartu. Oinarriak www.ungranvalle.es/promoción web horrian kontsultatu ahal dituzu.


    Abentura ahaztezina

    Erronkaribar Nafarroako Pirinioetako herrien magia eta xarma paregabeaz gozatzeko lekua da. Bertara etortzea eta gure jendearekin nahastea belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren iraganeko tradizioak ezagutzea da, etxeetako arkitektura mirestea, eta etxeko sutondoan hotzetik babestea gure mendi eta bideetan zehar ibilaldi bat egin ondoren. Merezi duzu sentsazio hori eta ibar handi honen magia bizitzea.

    Layer
    Layer
    Layer
    Layer

    Tradizio baten zaporea

    Bertako ondare handienetako bat artzaintzaren eta ardi-gazta egitearen tradizioa da. Jarduera hori, belaunaldiz belaunaldi gure familiak elikatu ez ezik, ibarrean errotutako bizimodua ere izan da betidanik. Erronkariarrok badakigu zein den gazta on baten sekretua, Erronkari Jatorri-Deituraren bidez ezagutarazten dugun zaporea.

    Non hartu ostatu

    Ibarrean, zure ihesaldietan gaua emateko eskaintza handia dugu: apartamentuak, hotelak, ostatuak, landetxe osoak, aterpetxeak eta kanpinak. Lehengo jauretxeetako arkitektura tipikoa izaten dute, gaur egungo erosotasun guztiekin: sukaldea, sutondoa, egongela atseginak… Herrigunean bertan daude, taberna eta jatetxeetatik gertu, bertako gastronomiaz eta giroaz gozatzeko.

    Layer
    Layer
    Layer
    Layer
    Layer
    Layer
    Layer
    Layer
    Layer

    Esperientzia sasoiak

    Ibarrean jaio eta hazi garenok gure herrietako inguruneez harro sentitzen gara, klimak eta urak izaera eman dietenak. Paisaiak gonbidatzen zaitu urte osoan gure natura-ondarea gozatzera, fauna eta flora behatuz, eta natura-jarduerak egitera, hala nola mendi-ibiliak, ibilaldi nordikoak edo BTT ibilaldiak; eta neguan mendizaletasuna eta elur-kirolak praktikatzera (iraupen-eskia Belaguan, edo eski alpinoa La Pierre Saint Martin eski estazioan), Pirinioen bihotzean izanik, Nafarroako gailur karstiko altuenak baitaude: Arlas (2.044m), Auñamendi (2.507m), Hiru Erregeen Mahaia (2.428m), Petretxema (2.366m) eta Ezkaurre (2.094m).

    Ibarreko ibilbideak

    Gurea helmuga ezin hobea da mendi-ibiliak maite dituztenentzat. Herrietako inguruetan eta zenbait mendi-igoeratan zailtasun eta eskakizun desberdineko ibilbideak daude, hala nola Ibilbide Luzeak (GR), Ibilbide Laburrak (PR) eta Herri Bideak (SL), basoak zeharkatu eta ibilbide zirkularrak egiten dituztenak, urrats bakoitzean ingurunea, natura-ondarea eta ibarreko aniztasuna ezagutu ahal izateko.

    La más variada recopilación de rutas y senderos para todas las dificultades y edades. Valle de Roncal es un referente en el turismo deportivo de montaña para los amantes del senderismo. Situado en el pirieneo Navarro.
    Layer
    Layer
    La más variada recopilación de rutas y senderos para todas las dificultades y edades. Valle de Roncal es un referente en el turismo deportivo de montaña para los amantes del senderismo. Situado en el pirieneo Navarro.

    Zatoz Erronkaribarrera